Barnetegia

Barnetegia

UDAKOAK:

Barnetegia aukera paregabea da euskaltegian aurrera egin ahala euskaraz bizitzeko pausoa eman nahi duten ikasleentzat, izan ere, ikasleek euskaltegitik kanpo oso aukera gutxi izaten dute euskaraz aritzeko.

Barnetegian bi astez egun osoa euskaraz aritzea ezinbesteko laguntza izaten da ikas prozesuaren erritmoan, hauxe baita euskara ikasteko biderik eraginkorrena, urtean zehar ikasitakoa finkatzeaz gain, mintzamen zein ulermenean aurrerapauso nabarmenak emateko.

Inguru euskaldunean murgilduta, ikasleek era naturalean eskuratzen dituzte komunikaziorako ezinbesteko tresnak; horretarako garrantzitsuak dira goizetako eskolak eta arratsaldeetako irteerak eta propio sortutako ekintzak.

Udako hilabeteetan (uztailean, abuztuan eta irailean) antolatzen ditugu Nafarroako hainbat herri euskaldunetan.

Informazioa gehiago hemen.


 Noiz Maila Iraupena  Prezioa

Uztailaren 19tik abuztuaren 1era

Abuztuaren 2tik 15era

Abuztuaren 16tik 29ra

Abuztuaren 30etik irailaren 12ra

Irailaren 13tik 26ra

4. urratsetik gora

14 egun

(100 ordu)

500€

 

ASTEBURUKOAK:

Euskaltegiko ohiko ikastaroez gain, asteburuko barnetegiak antolatzen ditugu ikasturtean. Hauen helburua ikasleak bi egunez euskaraz aritzea da, eskolatik kanpo eta inguru euskaldunean. Hau da, ikasleei erakustea euskara ez dela eskolara mugatzen, eta bizitzaren arlo guztiak hartzen dituela.

Bide batez, ikasleak udako barnetegietara animatzea ere bada asteburuko eskaintza honen helburua, ikasleei erakutsi zer den barnetegia, zer egiten den bertan…

Urtean hainbat asteburutan antolatzen ditugu barnetegi hauek, ikasleei parte hartzeko aukera bat baino gehiago emanez.

 

Harramenaterako:

Nafarroako ikasleak Tel.: 948 22.22.46 / 948 63.77.96 / E-posta: bortziriak@ikanet.net

Arabako ilaskeak  Tel.: 945 15 43 41 / Fax: 945 15.51.75 / E-posta: aratz@ikanet.net

© 2009 Matxinbeltzenea · Arretxea 22, 31770-Lesaka, Nafarroa · Tlf: 948 637 796
BABESLEAK
A | xhtml | CSS - iametza interaktiboak garatuta